
EGILEAK: ASIER COBOS ETA AITOR ALONSO

Zapalkuntza herriko tabernei
Gaur egun Euskal Herriko herriko tabernek Espainiar Estatuko gobernutik zuzenki bideratutako zapalkuntza eta errepresioa pairatzen dute. 2015ean Espainiako Audientzia Nazionalak 107 herriko tabernen itxiera agindu zuen (hauen artean Deustuko Herriko Taberna). Sententziak esaten zuen arabera, herriko tabernak Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduari (ENAM/MLNV) diru laguntzak ematea, eta KAS/EKIN, Jarrai/Haika, Herri Batasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen infraestruktura logistikoen osaketan lagundu zuten. Gainera, kale borrokaren propaganda zabaldu eta material biltegi moduan erabiltzen zirela adierazi zuen.
​
Kondena horien aurrean, hainbat ekitaldi eta protesta egin dira. Libre jaiak dira hauen eredu adierazgarriena. Abenduaren 16an Deustuko Herriko Tabernak bere Libre jaiari hasiera eman zion. 2017.urtean tabernaren 30.urteurrena izango da, beraz, ospakizun hau hurrengo urtean izango denaren aurrerapen moduan hartu dute deustuarrak.
​