top of page

EGILEAK: ASIER COBOS ETA AITOR ALONSO
EKITALDIA
Jaiak, bi egunetaz osatu zen: ostirala eta larunbata. Ostiralean, trikipoteo famatuaren ondoren, Txalainak taldearen emanaldi akustikoa izan zen herriko tabernan. Larunbatean trikipoteoaren ostean beste kontzertu bat egon zen. Urko eta Delba (Patxadaz taldeko kideak) kontzertu akustikoa eskaini zuten. Gorka Garciak, Deustuko Herriko Tabernako tabernariak, adierazi duenez auzoko talde honek giro ikaragarria sortu zuten: “Kontzertuan giro ikaragarria izan da. Taberna nahiko beteta zegoen eta esan dezakegu espektatibak bete ditugula”. Jaialdiak jendearen animoak piztu eta herritar guztiek Deustuko alde zaharrera Herriko Taberna libre baten alde gerturatzea eragin du.

bottom of page